Gizartea -

KORONABIRUSA

Ikastoletako jai guztiak bertan behera geratu dira

Koldo Tellitu Ikastolen Federazioko lehendakariak jakinarazi duenez, aurten jai guztiak bertan behera uzteko erabakia hartu dute.

Herri Urrats. Irudia: EiTB
Herri Urrats
Herri Urrats. Irudia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herri Urratsen 37. edizioa bertan behera geratu da gaur goizean. Irailaren 20rako aurreikusita zegoen ekitaldia bertan behera utzi behar izan dute koronabirusaren pandemiaren ondorioz.

Hasieran, festa aurtengo maiatzaren 10erako zegoen aurreikusita, baina COVID-19aren pandemia zela eta, irailaren 20ra atzeratzea erabaki zuten. Alabaina, egoera epidemiologikoak ez du hobera egin, eta 2020ko edizioa bertan behera uzteko erabakia hartu behar izan dute. Debeku ofizialik jaso ez duten arren, antolatzaileek ez dute arriskurik hartu nahi izan.

Koldo Tellitu Ikastolen Federazioko lehendakariak aurten ikastolen jai guztiak bertan behera uzteko erabakia hartu dela adierazi du: "Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez eta Kilometroak ez dira ospatuko".

Tellituk adierazi duenez, "Euskal Herri osoari eskaintzeko ekitaldi handi bat" prestatzeko aukera aztertzen ari dira. "Egun edo aste batzuk hartuko ditugu hori guztia taldean aztertzeko eta erabakiak hartzeko. Erabakiak taldean hartuko ditugu eta jakinaraziko dizkizuegu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Herri Urrats Ibilaldia Kilometroak Bizkaia Nafarroa Araba Iparraldea Nafarroa Oinez Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Euskaraz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak