Gizartea -

KORONABIRUSA

Murga: "ZIUn dauden pertsonen % 50ek uste zuten arriskutik kanpo zeudela"

Osasun kontseilariak haurren arteko kontaktuak murriztearen beharra azpimarratu du, hala "sintomarik ez duten haur ahalik eta gutxien iristeko".

ZIUn dauden gaixoen erdiak 60 urte baino gutxiago ditu. Argazkia: EFE.
ZIUn dauden gaixoen erdiak 60 urte baino gutxiago ditu. Argazkia: EFE.
ZIUn dauden gaixoen erdiak 60 urte baino gutxiago ditu. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ohartarazi duenez, COVID-19agatik EAEn ospitaleratuta dauden gaixoen % 50ek 40 eta 60 urte artean dituzte eta “zaurgarriak ez direla pentsatzen duten pertsonak” dira.

Onda Cero irratian egindako elkarrizketa batean, Osasun sailburuak jakitera eman du azken 24 orduetan 700 kasu positibo berri atzeman direla Euskal Autonomia Erkidegoan.

Murgak aitortu duenez, kasu positiboen kopuruak “altua izaten jarraitzen du”, eta, zentzu horretan, Donostian, 91 positibo gehiagorekin, “kasuen gorakada baieztatuta geratzen da”; Gasteizen (82 gehiago) eta Bilbon (112 gehiago), berriz, “egoera egonkortuta” dago.

Gainera, ohartarazi duenez, 40 eta 60 urte arteko pertsona batzuek “uste dute beraiek ez direla kalteberak”, baina, une honetan, “ZIUn oso larri dauden pertsona asko adin-talde horretakoak dira”.

Osasun sailburuak azaldu duenez, gaur egun Zaintza Intentsiboko Unitatean dauden pertsonen % 50ak 60 urte baino gutxiago badituzte ere, “arnas gutxiegitasun larria dute, pneumonia bilaterala dute eta hiltzeko edo ondorio oso larriak izateko arrisku handia dute”.

Ikasgeletara buelta

Eusko Jaurlaritza lanean ari da ikasturtea ahalik eta presentzialena izan dadin, “sozializazioa, kontaktua eta ikaskuntza presentziala oinarrizkoa direlako gure gazteentzat”. Aurrez aurreko eskolez gain, “hurrengo helburua segurtasuna bermatzea da; beraz, ahalik eta segurtasun handiena emango duten protokoloak ahalik eta gehien landu behar dira”.

Aurrez aurreko hezkuntza eta haurrek talde handiekin kontakturik ez izatea nola uztartuko diren galdetzean, sailburuak “asmoa ikasgeletan parkean baino modu ordenatuagoan egotea” dela adierazi du. Hori guztia “sarrera mailakatuekin, ikasle bakoitzarentzat leku finkoekin, bizikidetza-talde batzuekin, segurtasun distantzia mantenduz, eskuen garbitasunarekin eta gelak ahalik eta gehien aireztatzearekin” lortzea espero dutela argitu du.

Irakasleentzako PCRak direla eta, Murgak argitu du Osakidetza aztertzen ari dela “onura gehien nork jaso dezakeen”. Hala, beste kolektibo batzuetan egin den bezala, “kontaktu handiagoa eta kutsatzeko arriskua” baloratuko dira.

Txinoen eta errusiarren txertoen “fidagarritasunari” buruz galdetzean, “oraindik oso goiz” dela iritzi dio, eta oso zaila dela biztanleria orokorrean behar adina froga egin aurretik eraginkortasunari buruz hitz egitea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Donostia Bizkaiko albisteak Gipuzkoako albisteak Araba Eusko Jaurlaritza berriak EAE Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Medikuntza albisteak Eusko Ikaskuntza Haurtzaroa albisteak Txertoak albisteak COVID kasuak