Gizartea -

Koronabirusa

Mungiako Bentades ikastetxea itxita, COVID-19 kasuak direla eta

Astearte honetan hainbat positibo atzeman ostean, zuzendaritzak ikastetxea ez irekitzea erabaki du.

Mungiako Bentades ikastetxea. Argazkia: Bentades Ikastetxea
Mungiako Bentades ikastetxea.
Mungiako Bentades ikastetxeak atzeratu egin du ikasturte hasiera positiboak direla eta

1:31

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mungiako Bentades ikastetxea itxita egongo da asteazken honetan, azken orduetan atzeman dituzten koronabirus kasuak direla eta.  

Zuzendaritzak gurasoei bidalitako oharraren arabera, erabakia Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin adostu dute, eta haurtzaindegia eta bi urteko gelak irekita egongo direla zehaztu du.

Amaitzeko, zuzendaritzak gaur emango du horri buruzko xehetasun gehiago, azken orduetan egindako proben emaitza guztiak eskura izan ostean.

Bentades itunpeko ikastetxe pribatua da eta 0 eta 16 urte arteko 750 ikasle dauzka.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Mungia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak Koronabirusa