Gizartea -

Genero indarkeria

Gizon batek bikotekideari eta agente bati eraso egin die Gasteizen

Zauritutako emakumea eta udaltzaina ospitalera eraman behar izan dituzte. Erasotzailea, berriz, atxilotu egin dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 urteko gizon batek bikotekideari eraso egin dio Gasteizen, eztabaidatzen ari zirela. Gainera, atxilotu duen agenteari zauri bat egin dio besoan.

Gauerdian gertatu dira eraso biak Koroatzearen auzoan. Udaltzainak eraso matxista jazo den lekura bertaratu dira, eta, gertatutakoaz jabetzean, gizona atxilotzea erabaki dute.

Atxilotuak, baina, aurre egin die, eta agenteetako bati zauri bat egin dio besoan.

Zauritutako emakumea eta udaltzaina ospitalera eraman behar izan dituzte. Erasotzailea, berriz, atxilotu egin dute genero indarkeria eta desobedientzia delituengatik. Horrez gain, agenteei aurre egin izana ere leporatu diote.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa