Itxi

2020/09/19

17:55

Gizartea

Ezagutza

Ana Urkiza, Eusko Ikaskuntzako aurreneko emakume presidentea

Agentziak | Erredakzioa

Ana Urkizak Iñaki Dorronsoro ordezkatu du. Dorronsorok zortzi urte eman ditu karguan. Erantzukizuna ilusio handiarekin hartzen duela adierazi du presidente berriak.

1:57
Ana Urkiza, gaur, Miramar Jauregian.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ana Urkiza bizkaitarra Eusko Ikaskuntzako aurreneko emakume presidente izendatu dute larunbat honetan.

Batzar Nagusia Donostian egin du ehun urte beteak dituen erakundeak. Eusko Ikaskuntzak presidente berria eta Zuzendaritza-kontseiluko bost bokalak aukeratu ditu.

Urkizak Iñaki Dorronsoro ordezkatu du. Dorronsorok zortzi urte eman ditu karguan, Eusko Ikaskuntzak ohar batean jakitera eman duenez.

Emaitzen berri eman ondoren, Urkizak konfiantza eskertu du, eta garai berriari kargua uzten duen presidentearen hitzekin hasiera eman dio. Dorronsorok erakundearen XVIII. Biltzarra 2018ko azaroan, Oñatin (Gipuzkoa), ixteko erabili zituen hitzak baliatu ditu Urkizak larunbat honetan.

“Eusko Ikaskuntza hemen dago, 100 urte geroago, ideia eta proposamenekin, Euskal Herriaren zerbitzura lanean jarraitzeko gogoarekin (…) gure garaiko erronkak ulertzeko, ezagutza sortzeko asmoz”, adierazi du.

"Eusko Ikaskuntza hemen dago, 100 urte geroago, ideia eta proposamenekin"

Erantzukizuna ilusio handiarekin hartzen duela esan du presidente berriak: “talde lanarekin eta Eusko Ikaskuntzaren ekarpen, jakintza, iritzi eta sentsibilitate anitzak kontuan hartuz”.

Era berean, Barne Komunikazio eta Hezkuntza arloko zuzendaria eta Bankoa Credit Agricoleko Euskara Planaren arduraduna izaten jarraituko du Urkizak.

Bestalde, 2020-2024 eperako programa berretsi du batzarraren gehiengoak. Eusko Ikaskuntza “Euskal Herriko gizarte eta erakundeak inplikatuz herri estrategia bat garatzeko erreferente nagusi” bihurtu nahi dute.

Ildo estrategikoei dagokionez, lanerako agenda propioa zehaztea, maila handiko proiektuak aurrera eramatea, harreman sarea batasun estrategikoen bidez zabaltzea eta “euskal lurraldetasuna sendotzea” aipatu dituzte.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;