Gizartea -
KORONABIRUSA
Bost positibo Hondarribiko Casa Manolo jatetxeko bezeroei egindako 417 PRC probetan
Txomin Sagarzazu alkatearen arabera, "horrek esan nahi du Hondarribian ez dela agerraldirik izan", eta "arduraz jokatzen jarraitzeko" deia egin du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bost pertsonak eman dute positibo COVID-19an azken egunetan Hondarribiko Casa Manolo jatetxeko bezeroei egindako 417 PCR probetan. Irailaren 19tik 26ra bitartean establezimenduan egon ziren bezeroak zeuden deituta PCR probak egitera.
Txomin Sagarzazu alkateak ohar batean azaldu duenez, Bidasoako Osasun Erakunde Integratuaren arabera, guztira 417 PCR proba egin eta bost positibo atzeman dituzte.
Sagarzazuren hitzetan, "horrek esan nahi du Hondarribian ez dela agerraldirik izan", eta "arduraz jokatzen jarraitzeko" deia egin du. "Egoerak ez du hobera egin eta segurtasun eta osasun neurri guztiak betetzen jarraitu behar dugu", gaineratu du.