Gizartea -

Espetxeak

Beste preso bat hil da Zaballako espetxean, laugarrena aurten

Antza denez, presoak (35 urte) ez du indarkeria zantzurik.

Salhaketa elkarteak egindako protesta bat. Argazkia: ETB
Salhaketa elkarteak egindako protesta bat. Argazkia: ETB
Salhaketa elkarteak egindako protesta bat. Argazkia: ETB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita hamabost urteko preso bat hil da Zaballako (Araba) kartzelan, Espetxe Zuzendaritzatik baieztatu dutenez. Antza, presoak ez du indarkeria zantzurik.

Aipatutako iturrien arabera, presoa joan den asteburuan hilda topatu zuten, zieagako ohean.

Gorpua Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten, autopsia egin eta heriotza zerk eragin dion argitzeko.

Salhaketa elkarteak deitoratu duenez, bigarren presoa da hilabete batean Zaballako espetxean hil dena, eta laugarrena urtebetean. Espetxe Zuzendaritzak, baina, hiru heriotza zenbatzen ditu, argudiatzen baitu hildakoetako bat ospitalean hil zela, baldintzapeko askatasun egoeran zegoela.

Salhaketak heriotza horiek "ezkutatzea" egotzi die agintariei, batik bat pandemia garai honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak Añanako Kuadrilla gaur