Gizartea -

DENBORALEA

81,5 litro metro koadroko utzi ditu 'Alex' ekaitzak 24 ordutan Bermeon eta Arteagan

Gainera, Bermeoko Almike estazioan jaso dute ordubetean euri gehien: 13,5 litro metro koadroko. Ondoren, Irunen, Behobiakoan: 13,4 litro.

Bermeo, igande honetan.
Bermeo, igande honetan.
Bermeo, igande honetan.

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Alex' borraska urruntzen ari den honetan, balantzea egiteko eguna da gaurkoa. Haizea, euria eta olatu handiak utzi ditu denboraleak eta EAEn, Bermeon eta Arteagan egin du euririk gehien. Zehazki, 81,5 litro metro koadroko jaso dituzte 24 ordutan.

Ostiral arratsaldetik larunbat arratsaldera erregistratu dute "errekorra" bi herri horietan jarrita dauden estazio meteorologikoek, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

24 ordutan pilatutakoaz gain, Bermeoko Almike estazioak "beste errekor bat" ere jaso du; hantxe egin du ordubetean euri gehien Euskal Autonomia Erkidego osoan: 13,5 litro metro koadroko. Ondoren, Irunen, Behobiako meteorologia estazioak 13,4 litro metro koadroko jaso baititu.

Haize ufadarik bortitzena, berriz, Matxitxakon erregistratu da: 133 km/h.

Igande honetan nabigaziorako abisu horiak indarrean jarraitzen du eta hala egongo da bihar eguerdira arte, 4 metrora arteko olatuak espero baitira.

Gaur, atzo baino prezipitazio gutxiago espero arren, giro euritsua izango dugu, batez ere ipar partean. Hegoaldean gutxiago egingo du, mendebaldeko haize bizia ibiliko da eta tenperatura maximoak aldaketarik gabe mantenduko dira (15-17 Cº), Euskalmeten iragarpenaren arabera.

Nafarroan, zerua lainotuta egongo da eta euri arina izango da. Pirinioetan eta Kantauri isurialdean euri gehiago egingo du eta Tutera aldean gutxiago. Elurraren maila, berriz, 1.500 eta 1.600 metrora jaitsiko da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bizkaia Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Ekaitzak Kantauri itsasoa albisteak