Gizartea -

Koronabirusa

COVID-19aren ondorioz EAEn itxitako ikasgelen kopurua 109ra jaitsi da, guztien % 0,62

Azken orduetan 78 ikastetxetan atzeman dituzte koronabirus kasuak, alegia, atzo baino 13 ikastetxe gutxiagotan. Gainera, oraindik ez dago aurrez aurreko hezkuntza-jarduera eten duen ikastetxerik.

Motxilak ikasgela batean. Argazkia: EFE
Motxilak ikasgela batean.
Motxilak ikasgela batean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19 kasuengatik itxita dauden euskal ikastetxeetako ikasgelen kopuruak behera egin du berriro, eta ostegun honetan 109 dira, atzo baino 21 gutxiago. Hain zuzen ere, pandemiaren eraginez itxitako ikasgelen kopurua guztien % 0,62 da

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ostegun honetan zabaldutako datuen arabera, azken orduetan 78 ikastetxetan atzeman dituzte koronabirus kasuak, eta, ondorioz, 109 ikasgela itxi behar izan dituzte. Testuinguru horretan, ikasgelak itxi dituzten ikastetxeen kopurua ere jaitsi egin da; 91 izatetik 78 izatera pasatu baita (13 gutxiago). Gainera, oraindik ez dago aurrez aurreko hezkuntza-jarduera COVID-19agatik erabat eten behar izan duen ikastetxerik.

Asteazkeneko datuekin alderatuta, 21 ikasgela gutxiago itxi dituzte, beraz, pandemiaren eraginez itxitako eskolen kopuruaren batez bestekoa % 0,62 da. 2020-2021 ikasturtean euskal hezkuntza-sistemak 17.554 gela ditu, 2 urtetik hasi eta unibertsitatez kanpoko hezkuntzara arte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea