Gizartea -

Lehen sektorea

Gernikak bertan behera utzi du Urriko Azken Asteleheneko Azoka

Udalak herritarrei eskatu die jai alternatiborik ez egiteko, "aurten ez delako tokatzen", eta osasun arloko segurtasun neurriak betetzea.

Urriko Azken Asteleheneko Azoka. Artxiboko irudia: EiTB
Urriko Azken Asteleheneko Azoka. Artxiboko irudia: EiTB
Urriko Azken Asteleheneko Azoka. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernika-Lumoko Udalak (Bizkaia) bertan behera utzi du Urriko Azken Asteleheneko Azoka, COVID-19aren pandemiak eragindako egoeraren aurrean, eta herritarrei eskatu die jai alternatiborik ez egiteko, "aurten ez delako tokatzen", eta osasun arloko segurtasun neurriak betetzea.

Iñaki Gorroño Gernikako Udaleko Azoka eta Merkatuen zinegotziak adierazi duenez, urriaren 26an egitekoa zen Urriko Azken Asteleheneko Azoka bertan behera uzteko erabakia "osasun irizpideetan" oinarrituta dago.

"Aurten egungo egoerara egokitu behar dugu. Ez dira beharrezko baldintzak betetzen ekitaldi jendetsuak egiteko", esan du. Gainera, urriko lehen asteleheneko ganadu azoka ere bertan behera utzi zutela gogoratu du. "Orain, Azken Asteleheneko baratze amaigabeari tokatu zaio, euskal nekazaritzaren hitzordu handiari", gaineratu du.

Gernika-Lumoko Udalak erantzukizunez aritzeko eskatu die herritarrei, jai-ekitaldirik ez egiten laguntzeko eta segurtasun neurri guztiak "zorrotz" betetzeko, "aurten ez delako tokatzen".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gernika-Lumo Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Osasun albisteak Nekazaritza Merkataritza jarduera Koronabirusa Abeltzaintza Azokak gaur