Gizartea -

Azaroaren 16tik 21era

Hasi da Nafarroan azken 25 urteetako elikagaien bilketa garrantzitsuena

Supermerkatuko kutxan, Internet bidez, banku-transferentzia eginda edo dohaintza digitalen bitartez eman ahalko dute dirua herritarrek.

Hasi da Nafarroan azken 25 urteetako elikagaien bilketa garrantzitsuena
Hasi da Nafarroan azken 25 urteetako elikagaien bilketa garrantzitsuena
Hasi da Nafarroan azken 25 urteetako elikagaien bilketa garrantzitsuena

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Elikagaien Bankuak "ahalegin solidarioa" egiteko eskatu die herritarrei, azken 25 urteetako Elikagaien Bilketa Erraldoi garrantzitsuenaren aurrean. Izan ere, koronabirusaren pandemia dela eta, erakunde horretako erabiltzaile kopuruak gora egin du azken hilabeteetan. Gainera, egoera berri honi aurre egiteko hartutako neurriak betez, elikagaien bilketa ez dute ohiko formatuan egingo; alegia, Internet bidezko bilketa izango da aurtengoa.

Hala, azaroaren 16tik 21era, supermerkatuko kutxan ez ezik, Internet bidez (www.bancoalimentosnavarra.org), banku-transferentzia eginda edo dohaintza digitalen bitartez eman ahalko dute dirua herritarrek.

Jasotako diru guztia elikagaiak erosteko erabiliko dute, pandemiaren eraginez bikoiztutako beharrizanak asetze aldera. Iazko otsailean 22.400 erabiltzaile zituen Nafarroako Elikagaien Bankuak, eta gaur egun 25.100 erabiltzaile ditu. Horrek esan nahi du bederatzi hilabetean 2.700 pertsona gehiagok jaso dutela erakunde horren laguntza, Ramon Navarro presidenteordeak azpimarratu duenez.

Datu horiek 2020ko Elikagaien Bilketa Erraldoiaren aurkezpenean eman zituzten, iragan astean. "Une zaila bizitzen ari gara, eta horren aurrean herritarrek ahalegin solidarioa egitea oso garrantzitsua da", adierazi zuten bertan.

"Aurten ere hemen gara, baina oraingo honetan ez dugu elikagai fisikorik eskatuko. Bilketa berri eta seguru bati ekingo diogu", azaldu zuen Joaquin Fernandez Eraso erakundeko presidenteak.

"Nafarroak beti erantzuten du. Enpatia eta eskuzabaltasuna dugu nafarrok. Horregatik, 2020an esfortzu berezia eskatuko dizuegu", erantsi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Elikagaiak gaur albisteak Merkataritza Hipermerkatuei buruzko albisteak