Itxi

2020/11/16

10:06

Gizartea

MENDEBALDEKO SAHARA

Mobilizazioak Bilbon eta Donostian Saharako herriari elkartasuna erakusteko

EITB.EUS

Eguerdian, manifestazioa egingo dute Arriaga plazatik abiatuta, eta 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute Arriaga parean. Donostian, kontzentrazioa egingo dute 18:30ean, Boulevardean.

  • Sahara askatu! lelopean mobilizazioak deitu dituzte

    Sahara askatu! lelopean mobilizazioak deitu dituzte

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskal Herriko hainbat herri eta txokotan elkarretaratzeak egin dira asteburuan Saharako herriari elkartasuna adierazteko. Ildo berean, manifestazio eta elkarretaratzeak deitu dituzte gaurko "Sahara Askatu!" lelopean Bilbon eta Donostian.

DISABI Saharako Bizkaiko Diasporak, Askapenak eta Komite Internazionalistak deituta, manifestazioa eta elkarretaratzea egingo dute Bilbon.

12:00etan, manifestazioa egingo dute Arriaga plazatik abiatuta, eta, Bilboko kaleak zeharkatu ostean, Plaza Eliptikoan amaituko dute.

Arratsaldean, 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute Arriaga parean.

Donostian, ostera, kontzentrazioa egingo dute Boulevard Zumardian.

Marokoren eta Fronte Polisarioaren arteko tentsioa urriaren 21ean areagotu zen, saharar ekintzaile talde batek Guerguerat mugako pasabidea blokeatu zuenean, Mauritania eta Marokok Mendebaldeko Saharan okupatutako lurraldeak lotzen dituen pasabidea.

Ostiralean, Marokoko soldaduek Guerguerateko mugako pasabidea zeharkatu zuten blokeoa hautsi eta segurtasun pasabide bat altxatzeko asmoarekin, eta 1991n Marokorekin sinatutako su-etena hautsitzat jo zuen Fronte Polisarioak, eta horrela hasi ziren Marokoko Armadaren eta Polisarioko indarren arteko borrokak.

Fronte Polisarioak gerrako hirugarren partea argitaratu du bart iluntzean, eta , horren arabera, Marokoko armadaren aurkako erasoak egin ditu Mendebaldeko Saharan, zazpi tokitan. Bonbardaketa horietan, hainbat hildako eta zauritu eragin dituela jakinarazi du Fronte Polisarioak. Horrez gain, Marokoko armadako hainbat kidek desertatzea ere lortu omen du. Marokok, bere aldetik, enfrentamenduak izan direla onartu du, baina ukatu egin du hildakorik egon izana.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;