Gizartea -

Genero indarkeria

Mugimendu feministaren A25eko mobilizazioak Hego Euskal Herrian

Mugimendu feministak mobilizazioak egingo ditu hiriburuetan eta herrietan.

2019ko manifestazioa, Bilbon. Argazkia: EFE
2019ko manifestazioa, Bilbon.
2019ko manifestazioa, Bilbon. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, azaroaren 25ean, mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak. ElkarretaratzeaK eta manifestazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta herrietan.

Lehenago ere egin dira protestak. Santurtzin, esaterako, larunbatean bildu dira indarkeria matxista salatzeko. Gure ahotsak, gure indarra lelopean manifestazioa egin dute Bizkaiko Ezkerraldeko udalerrian zehar.

Azaroaren 25ean izango dira mobilizazio garrantzitsuenak. Honakoak izango dira hiribuetako manifestazioen ordua eta ibilbidea:

Bilbo

19:30etik aurrera giza katea egingo dute itsasadarraren alde bietan, udaletxetik Pedro Arrupe zubira, "Indarkeria matxistaren aurrean, zerbitzu publikoak defendatu!" lelopean.

Donostia

Mobilzazioa Alderdi Ederretik abiatuko da 18:30ean, "Normaltasunak hiltzen gaitu, indarkeria matxistaren aurrean antolatu eta borrokatu" lelopean.

Gasteiz

Iparralde Gizarte Etxetik aterako da 19:00etan "Indarkeria sistemaren ispilu, ¡vamos a defendernos!" lelopean.

Iruñea

20:00etatik aurrera mobilizazio deszentralizatuak egingo dituzte auzo eta herrietan, "Pendiendo de un hilo, (gure eskubideak) elkarrekin lotu" lelopean.

Gainera, beste udalerrietan ere elkarretaratzeak deituko dituzte.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Donostia Iruñea azken orduko berriak Tratu txarrak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Protestak gaur Feminismoa