Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Gizon batek 59 urteko emakume bat hil du Pontevedran
Ustezko hiltzailea bere buruaz beste egiten ahalegindu da eta ospitalera eraman dute, atxilotuta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizon batek ustez bere bikotekidea hil du asteazken honetan Pontevedrako Gondomar udalerrian eta gero bere buruaz beste egiten ahalegindu da.
Taxi gidari batek deitu zuen larrialdi zerbitzuetara, 16:25ak aldera. Hala ere, osasun langileak bikotearen etxebizitzara bertaratu zirenerako 59 urteko emakumea hilda zegoen. Emakumeak arma zuriz egindako zauriak zituen.
Poliziak etxean bertan aurkitu zuen ustezko hiltzailea, konortea erdi galduta. Hori dela eta, Vigoko ospitalera eraman zuten, atxilotuta.
Antza denez, ez zegoen erasotzaileen aurkako salaketarik.
Indarkeria matxista kasua dela baieztatuz gero, Estatuan aurten hiltzen duten 42. emakumea litzateke.