Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Irantzu Varela kazetari eta ekintzaile feministak eraso matxista bat salatu du

Varelak sare sozialen bidez azaldu duenez, bere bizilaguna da erasoa egin dion gizona, eta papera birziklatzeko moduaren inguruan izan dituzten "desadostasunen" ondoren etorri omen da.

Irantzu Varela, artxiboko irdui batean. Argazkia: EiTB
Irantzu Varela, artxiboko irdui batean. Argazkia: EiTB
Irantzu Varela, artxiboko irdui batean. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irantzu Varela kazetari eta ekintzaile feministak salatu du gizonezko batek, bere bizilagunak, eraso egin diola, ukabilkadak eman dizkiola eta irain lesbofoboak egin dizkiola.

Varelak sare sozialetan azaldu duenez, bere bizilagunak "papera birziklatzearen inguruan genituen desadostasunak horrela konpontzea erabaki du: lau ukabilkada emanez eta 'puta', 'lesbiana', 'emagaldu' eta 'izurritsu' deituta”.

Hasiera batean, Varelak esan du erasotzailea Basauriko (bere jaioterria) udal arkitektoa zela, baina gero Varelak berak eta udalerri bizkaitarreko Udalak argitu dute ez dela egungo arkitektoa, izandakoa baizik.

Basauriko Udalak "errefusatu" egin du kazetari basauriarrak jasotako "eraso matxista", dagoeneko Ertzaintzari jakinarazi diona.

Pikara Magazine (Irantzu Varelak bertan lan egiten du) aldizkari feministaren arduradunek, eta Andra argitalpenak gaitzetsi egin dute erasoa Twitterren zabaldutako mezuetan.

Alternatiba alderdiak ere "babesa" helarazi dio Irantzu Varelari, eta "inpunitatea eta onartezinak diren jarrera horien naturalizazioa behingoz amaitzea" eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa EAE albisteak Bizkaia