Gizartea -

KORONABIRUSA

Koronabirusaren aurkako txertoaren 20.000 dosi jasoko ditu EAEk urtarrilean zehar

Bingen Zupiriak nabarmendu duenez, denbora daramate lehen dosiak jaso ondoren txertaketa plana nola egin prestatzen.

Koronabirusaren aurkako txertoaren 20.000 dosi jasoko ditu EAEk urtarrilean. EFEren artxiboko irudia
Koronabirusaren aurkako txertoaren 20.000 dosi jasoko ditu EAEk urtarrilean
Koronabirusaren aurkako txertoaren 20.000 dosi jasoko ditu EAEk urtarrilean. EFEren artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoak koronabirusaren aurkako 20.000 txerto jasoko ditu urtarrilean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak orain arte egindako kalkuluen arabera.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak astearte honetan, asteroko Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, EAEk covid-19aren aurrean jaso ditzakeen txertoen dosi kopuruari eta horiek banatzeko epeari buruzko datuak eman ditu.

Era horretan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari jakinarazi diote covid-19ari aurre egiteko txertoaren 20.000 dosi jasoko dituela EAEk.

Nolanahi ere, zehaztu du oraindik "baieztatzeke" dagoela autonomia erkidegoak jasoko dituen txertoen data eta kopurua. Gaineratu du "denbora" daramala lehen dosiak jaso ondoren txertaketa plana nola egin prestatzen.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAE Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Medikuen albisteak Erizainak azken ordukoa Txertoak Covid birusaren olatu berria