Gizartea -

KORONABIRUSA

Espainiak Erresuma Batutik datozen hegaldiak eten ditu

Europar Batasuneko krisi mekanismoaren bileraren ostean hartu du erabakia Espainiako Gobernuak. Bertan, Erresuma Batuan atzemandako koronabirusaren aldaera berriaren ondorioak aztertu dituzte.

Bidaiariak aireportu batean. Irudia: EFE
Bidaiariak aireportu batean
Bidaiariak aireportu batean. Irudia: EFE

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak, Portugalekin hitzartuta, bihartik Erresuma Batutik datozen hegaldiak bertan behera uztea erabaki du, herritar espainiarrentzat eta egoiliarrentzat izan ezik, Komunikazio Estatu Idazkaritzak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Bruselan neurri koordinatuak hartzeko beharra azaldu ostean hartu dute neurria, Espainiak atzo eskatu bezala, Moncloak gaineratu duenez.

Europar Batasuneko krisi mekanismoaren bileraren ostean hartu du erabakia Espainiako Gobernuak; izan ere, Erresuma Batuan atzemandako koronabirusaren aldaera berriaren ondorioak aztertu dituzte gaur, eta funtsezkoak ez diren bidaiak saihesteko eskatu dute.

Hori dela eta, Espainiak Erresuma Batutik etorritako herritarren sarrera etengo du bihartik aurrera, Espainiako herritarrak edo Espainian bizi direnak izan ezik.

Moncloak azaldu duenez, erabakia Portugalekin adostuta hartu dute, eta Gibraltarreko mugan kontrolak indartuko dituzte.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Antonio Costa Portugalgo lehen ministroarekin hitz egin du erabaki horien inguruan.

Halaber, Salvador Illa Osasun ministroak Marta Temido Portugalgo Osasun ministroarekin hitz egin du.

Arancha Gonzalez Laya Atzerri ministroak berehala emango die erabakiaren berri Erresuma Batuko Gobernuari eta Europako Batzordeari.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Londres Koronabirusa