Itxi

2020/12/22

15:20

Gizartea

GABONETAKO LOTERIA

Laugarren sari batek, 38.341ak, 200.000 euro utzi ditu Cascanten

N. B. | EITB MEDIA

Beste laugarren saria, 75.981 zenbakia, oso banatuta egon da Euskaditik kanpoko administrazioetan.

1:2
Casacnte. ETBren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

38.341 zenbakiak bi laugarren sarietako bigarrena irabazi du, 2020ko Gabonetako Loterian eta Cascanten serie saritu bat utzi du: 200.000 euro. 12:41ean irten da eta, besteak beste, Vigon (Pontevedra), Fauran (Valentzia), Melianan (Valentzia), Madrilen, Roquetas de Mar-en (Almeria), Cascanten (Nafarroa) eta Zaragozan saldu dute.

Beste laugarren saria 75.981 izan da, besteak beste, San Pedro de Pinatar (Murtzia), Cambados (Pontevedra), Granada, Villaviciosa (Asturias), Toledo, Plasencia (Caceres), Fuenlabrada (Madril), Madril eta Segovian saldu dutena.

Zenbakia 11:55ean atera dute Unai Baron Maldonadok eta Alexaner Rene Herrerak seigarren taulako laugarren alanbrean, eta beste bosgarren sari bat abesteaz gain, sari potoloa ere, 72.897a atera dute.

Gabonetako Zozketa Bereziak 2.408 milioi euro banatuko ditu sarietan abenduaren 22an, aurreko urtean baino 28 milioi gehiago, eta sari nagusia irabazi dutenek 400.000 euro jasoko dituzte dezimoaren truke.

Gabonetako Loteriaren Aparteko Zozketaren 40.000 euro edo gutxiagoko sariek ez dute loteria jakin batzuen sarien gaineko karga berezirik izango, Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorren Legeak ezarritako mugen arabera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;