Gizartea -

GABONAK

Errege Magoak urtarrilaren 5ean izango dira Nafarroa Arenan

Txikienak Errege Magoez gozatu ahal izango dira "Stella. Errege Magoen bidaia" ikuskizunean. Hiru emanaldi izango dira: 12:00etan, 16:00etan eta 19:30ean.

Errege Magoak Iruñean, 2019an. Argazkia: EFE
Errege Magoak Iruñean, 2019an.
Errege Magoak Iruñean, 2019an. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errege Magoek aurten ez dute ohiko kabalgata egingo Iruñean, baina urtarrilaren 5ean hiria bisitatuko dute "Stella. Errege Magoen bidaia" ikuskizunarekin. Hiru saio programatu dira Nafarroa Arenan.

Mamen Sádaba Iruñeko Errege Magoen Kabalgata Elkarteko presidenteak azaldu duenez, "Stella. Errege Magoen bidaia" bi urtetik aurrerako haurrentzako zirkuko antzerki-ikuskizuna da. Ikuskizuna Artworksek sortu du egoera honetarako beren-beregi eta 50 artista baino gehiago izango dira taula gainean.

Ekimena urtarrilaren 5ean izango da eta hiru emanalditan banatuko da: 12:00etan, 16:00etan eta 19:30ean. Saioko edukiera 1.198 lagunekoa izango da. Beraz, txikienentzako sarrerak uzteko eta ahalik eta heldu eta haurtxo gutxien egoteko eskatu du Sádabak, baina ez da adin mugarik ezarriko.

Emanaldiak ordubete iraungo du eta etengabeko igoerekin eta jaitsierekin egituratuta egongo da, txikienen arreta lortzeko.

Sarrerak urtarrilaren 2tik aurrera erosi ahalko dira, bi eta lau laguneko paketeetan, eta 6 euroko kostua izango dute (+ kudeaketa gastuak.) Baluarteko leihatiletan eta Nafarroa Arenako webgunean egongo dira eskuragarri. Sarrerarik gabe geratzen direnek edo ikuskizunera joaterik ez dutenek elkartearen webgunean eta Nafarroa Telebistan izango dute zuzenean jarraitzeko aukera.

Ekitaldiak elkartasun kutsua izango du. Sádabak azaldu duenez, Miserikordiaren Etxeari dohaintza egingo diote, bertako nagusiak ezingo batira aurten Errege Magoen ohiko bisitaz gozatu.

Segurtasun-neurriak

Bertaratzen direnen segurtasuna bermatzeko, gel hidroalkoholikoa erabili beharko dute sarreran eta maskara jarrita eduki beharko dute uneoro — hiru urtetik beherakoek izan ezik —.

Barruan jatea eta edatea debekatuta dago, eta beharrezko momentuetan —komunera joateko adibidez— bakarrik mugitu daitezke eserlekutik. Ez dira egongo ez postari errealik, ezta postontzirik. Beraz, haurrek ezin izango dituzte gutunak entregatu.

Gainera, antolatzaileek gurdiekin eta haurrentzako aulkiekin ez joatea aholkatu dute. Izan ere, sarbidea eskaileretatik izango da eta guztiak egokitutako leku batean utzi beharko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Albisteak Nafarroa Gabonak argazkiak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Umeak azken ordukoa Iruñeko Udala Antzerki albisteak hoy Errege magoak Koronabirusa olatu berria Nafarroa Arena gaur