Gizartea -

TXERTAKETA

Sola: 'Dosi bakar batek erantzun immune ona ematen du, baina ez da babesa ikertu'

Isabel Sola Bioteknologia Zentro Nazionaleko koronabirus laborategiko zuzendarikidea, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenekoa, % 100 eraginkorra izango den txerto batean lanean ari da.

Vacuna. EFE
Vacuna. EFE
Vacuna. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Solak, koronabirusaren aurkako txertoei buruz gehien dakien ahotsetako batek, Radio Euskadiko "Boulevard informativo" saioan azaldu duenez, "2 faktore posible" daude txertaketaren moteltasuna azaltzeko: batetik, "txertoa nola banatzen ari den" eta, bestetik, "ekoizpenaren erritmoa". Administratzeko orduan "arazorik ez" lukeela egon behar esan du. Egokiena "ahalik eta azkarren ematea" da, Solaren iritziz.

Dirudienez Frantzia eta Alemania estrategiaz aldatzea pentsatzen ari dira, eta ahal duten pertsona guztiei lehen dosi bat eman nahiko liekete, 21 egunen buruan bigarren dosia jarri ahal izatea ziurtatu gabe.

Solak esan duenez, Eusko Jaurlaritzak bestelako estrategia jarraitu nahi du, justu kontrakoa; izan ere, nahiz eta motelago joan, "erreserba estrategikoa" gorde nahi du bigarren txertaketa hori ziurtatzeko. Bi estrategia horien aurrean, Isabel Solak azaldu du saiakera klinikoak ez zirela "dosi bakar baterako bakarrik diseinatu", eta gaineratu du "ez dagoela dosi bakarra emango lukeen babesari buruzko informazio gehiegi". Bi dosiak babesten ditu.

Erresuma Batuan txertaketa-kanpaina betean daude, eta hala ere, kutsatze-tasak gora egiten jarraitzen du eta % 25ekoa da kutsatze tasa. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko Bioteknologia Zentro Nazionaleko koronabirus laborategiko zuzendarikidearen hitzetan, kutsatzeen igoera "txertaketarekiko independentea" da, eta "ziurrenik" jarrerarekin zerikusia izango du, "prebentzio neurriak" ez jarraitzeagatik.

Isabel Solak gaineratu duenez, "txertoak seguruak dira, saiakuntza klinikoek emandako ebidentziak ditugu, eta ez litzateke ziurgabetasunik egon behar".

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du. Hona hemen elkarrizketa osoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea