Gizartea -

TXERTAKETA

Modernaren txertoaren lehen sorta aste honetan hel daiteke EAEra

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Sagarduik esan du ezin duela Modernaren lehen bidalketa horren kopururik zehaztu, ez duelako halakorik.

Modernaren txertoa. Artxiboko irudia: EFE
Modernaren txertoa.
Modernaren txertoa. Artxiboko irudia: EFE

A. S. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetan helduko da EAEra Modernaren txertoen lehen sorta, baina dosi kopurua ez da ezagutzen, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak astearte honetan adierazi duenez.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Sagarduik esan du ezin duela Modernaren lehen bidalketan izango diren txerto dosien kopururik eman, ez baitu halakorik. "Espainiar Estaturako prest egon daitezkeela uste dugu eta, beraz, EAEk bere zati proportzionala izango du", gaineratu du.

Covid-19aren aurkako txerto berriaren dosiak eskura izan bezain laster, Euskal Autonomia Erkidegoan dosi horiek emateko prest daudela ziurtatu du.

Nolanahi ere, oraingoz, EAEk Pfizerren txertoaren 193.050 dosi dituela zehaztu du. Sailburuak uste du laister izango dituztela Modernaren txertoak eskuartean: "Dosi gutxiago izango dira, eta bi bider eman beharko da txerto hau ere".

Gainera, AstraZenecaren txertoaren onarpena gertu egon daitekeela gogorarazi du. "Horrek guztiak zehaztuko du zein egunetan egongo diren herritar guztiak edo gehienak immunizatuta", ziurtatu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Txertoak COVIDaren agerraldiak gaur