Gizartea -

KORONABIRUSA

Positiboek gora egiten jarraitzen dute EAEn eta 835 kasu atzeman dira azken egunean

Atzo 112 kasu diagnostikatu ziren Araban, 479 Bizkaian eta 228 Gipuzkoan. Gainera, 74 pertsona ospitaleratu zituzten covid-19agatik eta 84 lagun daude ZIUn.

Donostia Ospitalea. Argazkia: EFE
Donostia Ospitalea.
Donostia Ospitalea. Argazkia: EFE

EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren pandemia Euskal Autonomia Erkidegoan hirugarren olatuan sartu denaren dudarik ez da azken datuak ikusita. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera, atzo beste 835 positibo diagnostikatu ziren (bezperan baino 75 gehiago).

11.255 proba egin ziren ostiralean (PCR eta antigeno testak) eta horien % 7,4k positibo eman zuten (bezperan baino 1,7 puntu altuagoa da positibitate-tasa).

Lurraldeka, 112 kasu diagnostikatu zituzten Araban, 479 Bizkaian, 228 Gipuzkoan eta 16 kasu EAEtik kanpoko herritarrengan. Zenbakiak ikusita, atentzioa deitzen du azken egunotan Bizkaian izaten ari den igoerak: Bezperan 412 kasu diagnostikatu zituzten eta atzo beste 479.

Ospitaleratzeetan izan den gorakada ere nabarmena da. Ostegunean 50 lagun ospitaleratu zituzten covid-19a zela eta atzo, ostirala, beste 74 pertsona. Gauzak horrela, jada 400 inguru dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetan covid-19arekin dauden gaixoak eta Zaintza Intentsiboetako Unitateetan daude horietatik 84.

Gogoratu behar da astelehenera arte ez dela berrituko herriz herriko informazioa, RO indizea eta 100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatua. Azken hori 348,64an zegoen ostiralean.

Nafarroako datuak

Nafarroako Gobernuak larunbat honetan emandako behin-behineko datuen arabera, beste 195 covid-19 kasu atzeman ziren atzo Nafarroan, PCR eta antigeno test bidez.

Orotara, 2.925 proba egin ziren eta %6,7k positibo eman zuten.

40.000 kasu berri, Espainian

Espainian, berriz, 40.197 positibo atzeman zituzte atzo, ostirala. Beraz, 2.252.164 kutsatu izan dira pandemia hasi zenetik. Gainera, 235 pertsona hil ziren egun bakarrean, eta hildako kopurua 53.314koa da martxotik.

100.000 biztanleko, 14 egunetan, metatutako intzidentzia tasa 575,10ekoa da.

Ospitaletan geroz eta jende gehiago dago. Covid-19a duten pertsonak betetzen dute ospitaleen % 15,69, eta ZIUen % 29,56. Guztira, 19.657 pertsona daude covid-19agatik ospitaleetan, eta ia 3.000 lagun zainketa intentsiboen unitateetan daude.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak