Gizartea -
Bilera Madrilen
Uholdeetako kaltedunentzako laguntzak eskatu ditu Gipuzkoak
Gipuzkoako Foru Aldundia Barne Minsiterioko ordekzariekin bildu da diru-laguntzak eskatzeko. Erabaki bat hartu baino lehen informazio zehatzagoa eskatu du Ministerioak.
Erredakzioa
Duela hamar eguneko uholdeetan kaltetutako lagunentzako diru-laguntzak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari Gipuzkoa Foru Aldundiak.
Garbiñe Errekondo Foru Administrazioko diputatua Barne Ministerioko ordezkariekin bildu da Madrilen, laguntza lerro berezi bat eskatzeko.
Hondamendi egoeretarako dekretuak aurrikusten dituen diru-laguntzak baino handiagoak dira kalteak, Gipuzkoako Aldundiaren ustez.
Erabaki bat hartu baino lehen informazio zehatzagoa eskatu du Ministerioak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea