Gizartea -

Koronabirusa

LABI teknikoak EAEko udalerri guztiak ixtea proposatu du

Gainera, LABIren Batzorde Teknikoak bilera guztiak lau pertsonara mugatzea ere proposatu dio Aholku Batzordeari.

LABI teknikoaren bilera. Argazkia: Irekia
LABI teknikoaren bilera.
LABI teknikoaren bilera. Argazkia: Irekia

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ONARTUTAKO NEURRIAK: EAEko udalerri guztiak itxi eta bilerak lau pertsonara mugatu dituzte

LABIren Batorde Teknikoak konfinamendu perimetrala Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztietan ezartzea proposatu du, baita espazio publiko eta pribatuetako bilerak lau pertsonara mugatzea ere.

Teknikoek Aholku Batzordeari proposatu dioten itxiera perimetrala, gainera, Gabonen aurretik ezarritakoa baino zorrotzagoa da. Izan ere, alboko udalerrira ezin pasatzea proposatu dute teknikoek, mugikortasuna ahalik eta gehien murrizteko helburuarekin.

Orain, LABIren Aholku Batzordeak hartu beharko du covid-19aren pandemiaren kontrako neurrien ingruko erabakia. 14:00etarako dago aurreikusita Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren agerraldia, eta eitb.eus-en zuzenean jarraituko ahalko da.

Etxeratze-agindua, 22:00etan

Euskadik ez ezik, beste erkidego batzuk ere eskatu zuten etxeratze agindua aurreratzea (Alarma Egoeraren dekretua aldatu beharko litzateke horretarako), baina Salvador Illa Osasun ministroak azaldu zuen eskaera onartuz gero, jendearen mugikortasuna agian ordu tarte txikiagoan pilatuko litzatekeela eta, ondorioz, "alde onak eta txarrak" izango lituzkeela neurriak. Dena dela, Espainiako Gobernuak aztertzen jarraituko zuela berretsi zuen ministroak.

Iñigo Urkulluren ustez, "aukera bat" galdu zen asteazkeneko batzarrean "adostasunean sakontzeko", eta "egoera oso larria" dela nabarmendu zuen. Errefusak errefusa, Eusko Jaurlaritzak "dituen tresnekin lanean" jarraituko zuela azpimarratu zuen, bihar LABIk duen bilerari erreferentzia eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea LABI