Gizartea -

KORONABIRUSA

19 pertsona kutsatu dira covid-19arekin Markina-Xemeingo San Roke adinekoen egoitzan

12 erabiltzaile eta 7 langile dira positibo eman dutenak. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren zahar egoitzetako sei erabiltzaile hil dira azken orduetan, covid-19arekin.

Adinekoen egoitza baten barruan ateratako artxiboko argazkia.
Adinekoen egoitza baten barruan ateratako artxiboko argazkia.
Adinekoen egoitza baten barruan ateratako artxiboko argazkia.

EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak ohar bidez jakitera eman duenez, 19 pertsona kutsatu dira covid-19arekin Markina-Xemeingo San Roke adinekoen egoitzan, azken orduetan.

Egoitzan egin berri duten baheketa batean, 12 erabiltzaile eta 7 langile kutsatuta daudela ikusi dute (32 erabiltzaile eta 28 langile dira guztira). Dena dela, kutsatutako egoiliarretatik 10 asintomatikoak dira eta bik sintoma arinak dituzte.

Aste honetan bertan beste bi agerraldi ere izan dira Bizkaiko egoitzetan. Batetik, Bilboko Caser Artxanda 30 erabiltzaile eta 12 langile positibo atzeman dituzte, eta Bilbon bertan, baina La Misericordia egoitzan, 45 erabiltzaile kutsatuta daudela ikusi dute.

Bestalde, azken orduetan sei pertsona hil dira Bizkaiko Foru Aldundiaren zahar egoitzetan, covid-19arekin. Hala, jada 168 pertsona hil dira jada pandemiaren bigarren olatuan Bizkaiko egoitzetan. Une honetan 304 positibo daude.

Txertaketari dagokionez, amaituta dago lehen txertaketa erresidentzia guztietan eta hasita daude bigarren dosia jartzen horietan. Bigarren dosi hori atzeratu egingo da agerraldiak dauden egoitzetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Bizkaia EAE albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Adinekoentzako egoitzak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Markina-Xemein Koronabirusa Lea-Artibai azken ordukoa Bizkaiko Foru Aldundia Euskadiko adinekoak