Gizartea -

Koronabirusa

Beste 880 kasu atzeman dituzte EAEn, azken egunetako 1.000ko mugatik behera

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, atzo 64 pertsona ospitaleratu zituzten eta gaur egun 120 lagun daude ZIUn.

PCR probak. Argazkia: EFE
PCR probak.
Egungo joera aldatzen ez bada, otsail amaieran joko du goia ZIUetako okupazioak

1:35

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nahiz eta Euskal Autonomia Erkidegoan pandemiaren zenbakiek oso kezkagarriak izaten jarraitzen duten, azken orduetan jaitsiera bat izan da, eta aste hasieratik lehen aldiz, 1.000 covid kasu baino gutxiago diagnostikatu dituzte egun bakarrean.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, atzo 10.652 proba egin zituzten PCR eta antigenoen testen artean, eta horietatik 880k positibo eman zuten. Hala, positibitate tasa % 8,3koa izan zen.

Lurraldeka, Bizkaiak jarraitzen du okerren. 528 kasu berri atzeman zituzten atzo, 249 Gipuzkoan eta 98 Araban. Gainera, 5 positibo diagnostikatu dira EAEn bizi ez diren pertsonengan.

Ospitaleek jasaten duten presioak gora egiten jarraitzen du. Azken orduetan 64 gaixo ospitaleratu dituzte, bezperan izandako 104 ospitaleratzeen azpitik, dena dela. Hori bai, zainketa intentsiboetako unitateetan 120 pertsona daude covid-19arekin, atzo baino 11 gehiago.

Osasun Sailak astelehenera arte ez du eguneratuko udalerriei eta R0 indizeari buruzko informazioa.

Nafarroan ere jaitsi egin dira kutsatzeak

Covid-19an kutsatu kopuruak altua izaten jarraitzen du Nafarroan baina igande honetako datuek beherakada handia erakusten dute aurreko bi egunekin alderatuta.

Gobernuak eman dituen behin-behineko datuen arabera, 2.555 PCR eta antigeno test egin zituzten larunbatean eta horietako 166k positibo eman zuten, proba guztien % 6,5ek.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Gaurko albisteak Nafarroan EAE Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Zientzia Osasun albisteak gaur Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizaintza gaur Botikak albisteak Txertoak egutegia Donostia Unibertsitate Ospitalea Arabako Unibertsitate Ospitalea COVID fokuak Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa Anbulatorioak albisteak Nafarroako Osasun Zerbitzua