Gizartea -

Koronabirus

Ostalaritzak eremu gorrian dauden herrietan soilik jarraituko du itxita

Eusko Jaurlaritzak iragarri dituen neurri berriek ez diote ostalaritzaren irekierari eragingo, eta astelehenetan eta ostegunetan iragarriko dute herrien zerrenda.

Terraza bat, Gasteizen. Argazkia: Efe
Terraza bat, Gasteizen. Argazkia: Efe
Terraza bat, Gasteizen. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaile berriak iragarri ditu gaur pandemiari aurre egiteko, tartean udalerrien itxiera, hilaren 25ean, astelehenarekin, indarrean jarriko dena. Hala ere, neurriek ez diote ostalaritzaren irekierari eragingo, eta zentzu horretan berdin jarraituko du, hau da, gorrian dauden udalerrietan egongo da itxita, eta astelehenetan eta ostegunetan iragarriko dute zerrenda.

EAEn astelehenetik aurrera egongo diren neurri garrantzitsuenak honakoak izango dira: erkidegoaren eta udalerrien itxiera perimetrala; 22:00etatik 06:00etara arteko etxeratze agindua; denda eta kultur jarduerak 21:00etarako itxita edo amaituta egotea, eta 150 metro koadrotik gorako dendetan edukiera % 40koa izatea eta txikiagoetan % 60koa.

Ekitaldi kultural eta sozialetan edukierak ere "murriztuak" izango dira, eta kultu zentroetan % 35ekoa. Musika edo ahots emanaldiak eta entseguak bertan behera geratuko dira, eta ostalaritza itxita egongo da 20:00etatik 06:00etara.

100.000 biztanleko tasa 500ekoa edo hortik gorakoa den herrietan, berriz, itxi egingo dira ostalaritza eta apustu etxeak, eta taldeko kirol jarduera bertan behera geratuko da.

Hala ere, gaur iragarritako beste neurri batek zuzenean eragingo dio ostalaritzari, izan ere, gehienez lau pertsona elkartu ahal izango dira astelehenetik aurrera eremu publiko zein pribatuan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Jatetxeak Erizaintza Sendagaiak Tabernak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak