Gizartea -

KORONABIRUSA

Aldaera britainiarraren 94 kasu atzeman dituzte dagoeneko EAEn

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gogorarazi duenez, birusaren aldaera britainiarrak kutsatze maila "oso altua" du, baina ematen diren txertoak eraginkorrak dira.

PCR proba. EFEren artxiboko irudia
PCR proba.
Aldaera britainiarraren 94 kasu atzeman dituzte dagoeneko EAEn

1:23

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak astelehen honetan azaldu duenez, covid-19aren aldaera britainiarraren kasuek gorantz jarraitzen dute EAEn eta jada 94 dira atzemandako kasuak (joan den ostiralean 60 ziren). Aldaera honen kutsatze maila "oso altua" dela gogorarazi badu ere, txertoak eraginkorrak direla baieztatu du sailburuak.

Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketa batean, Sagarduik esan du orain covid-19aren aurkako txertoen dosi nahikoa izango ote den edo ez, horrek kezkatzen duela; izan ere, dosi kopurua ziurtasun osoz jakin gabe, "zaila" da planifikatzea, nahiz eta horiek emateko "estrategia" eta "gaitasuna" izan. Halaber, bigarren txerto dosiak gordetzearen estrategia, hau da, "Euskadiren estrategia", "egokia" izan dela frogatu dela esan du.

Sagarduiren arabera, astelehen honetan EAEk Moderna farmazia-etxearen 2.400 dosi jasotzea espero du, eta astean zehar Pfizerren txertoaren 14 "erretilu", 15.600 txerto-dosirekin. Dena dela, horiek esku artean izan arte ezin da ziurtzat eman. 

Aldaera britainiarrari buruz galdetuta, sailburuaren aburuz txertoak eraginkorrak dira aldaera horren aurrean. Sagarduik dio EAEn gero eta jende gehiagori atzeman diotela aldaera hori, eta kutsatzeak saihestea dela gakoa. Gainera, Osakidetzak kasu positibo guztien % 20 aztertzen dituela azaldu du, aldaera hori duten edo ez jakiteko.

EAEko egoera "kezkagarria" dela onartu du eta positibotasun tasa oraindik "nahi baino urrunago" dagoela esan du. Laguntza sistemak "erreakzionatzeko gaitasuna" du oraindik, baina egoera "zaila" da, eta otsaila "oso bizia" izango dela aurreikusi du sailburuak.

Txertaketa irregularrak

"Egoea zein zen ikusita, Eusko Legebiltzarrera joan nintzen. Hor kontatu dira kontatu beharrekoak eta hori da dagoena ", esan du sailburuak Basurtuko eta Santa Marinako ospitaleetako txertaketen polemikaz galdetuta. "Bada izan ez dena entzun nahi duenik", esan du sailburuak, eta azpimarratu du "hartu beharreko neurrioak hartu direla".

Oposizioak bere dimisioa eskatu ostean, Iñigo Urkulluren babesa duen galdetuta, esan du kargua hartu zuen unetik "lehendakariaren esanetara" dagoela, gainerako kideen moduan.

"Hemen nago, gaur astelehena da, gu aurrera goaz txertaketa prozesuarekin. Alderdiak egin dituen adierazpenak argiak eta laburrak direla uste dut, eta, beraz, gaur ere, egun hauetan guztietan egin dudan bezala, Osasun sailburu gisa lanean jarraituko dut", azaldu du atzo Andoni Ortuzar EAJko presidenteak, Sagarduik " zalantzarik gabe "bere postuan jarraitu ahal izango duela" adierazi eta ordu gutxira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba EAE albisteak Gaixotasunak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Zientzia berriak Osasunari buruzko albisteak Medikuen albisteak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizainak azken ordukoa Sendagaiak albisteak Txertoak albisteak Donostia Unibertsitate Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirus-agerraldiak Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak