Gizartea -

Elkarrizketa

Ramiro Gonzalez: "Ez da ohiko erretretarik izango, ezta ekitaldi jendetsurik ere"

Arabako ahaldun nagusiak adierazi du San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria ondratzeko ekitaldiren bat egitekotan daudela, baina azpimarratu du ez dela ospakizunik izango.

Ramiro Gonzalez, Radio Vitoriako estudioetan. Argazkia: EITB MEDIA
Ramiro Gonzalez, Radio Vitoriako estudioetan.
Ramiro Gonzalez, Radio Vitoriako estudioetan. Argazkia: EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak argi utzi du gaur: iaz bezala eta koronabirusa tarteko, aurten ere "ez da San Prudentziotan ohikoa den erretretarik eta ekitaldi jendetsurik izango".

Radio Vitorian egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, "Aldundiaren Kultura Saila San Prudentzio (apirilak 28) eta Estibalizko Andre Maria (maiatzak 1) ondratzeko ekitaldiren bat egiteko lanean ari da, baina ez da ospakizuna izango".

Gonzalezen ustez, "ez da Aste Santuan pentsatzeko unea; erietxeen egoera hobetzen jarraitu behar dugu. Aste Santuan mugikortasuna baimenduko dela esatea ez da erreala, ez da gertatuko".

Arabako adinekoen egoitzei buruz galdetuta, ahaldun nagusiak zehaztu du 29 egoiliar daudela birusak jota. Azaldu duenez, otsailaren 11n bukatuko dute zentroetako txertaketa kanpaina, eta une horretatik aurrera, "aldaketak egin ahalko ditugu, baina egoera ez da guztiz normala izango, egoitzetatik kanpo positiboen kopuruak oso altua izaten jarraituko duelako".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Araba Gaixotasunak albisteak San Prudentzio argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Jaiak Irratia euskaraz Irrati programazioa Osasun albisteak Sendagileen albisteak Erizaintza Sendagaiak albisteak Txertoak Txagorritxu Ospitalea albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur Osasun zentroak gaur