Publizitatea
Itxi

2021/02/05

13:30

Gizartea

Luiziaren urtemuga

Urkulluk, Zaldibarri buruz: "Ardura guztiak eskatuko ditugu"

E. G. | EITB MEDIA

Lehendakariak gogorarazi du Jaurlaritzak barkamena eskatu zuela eta "egindako akatsak" onartu zituela. "Auzia epaitegietan dago, han argituko dira ardura guztiak", esan du.

2:01
Iñigo Urkullu
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu duenez, Zaldibarko zabortegiaren luiziarekin lotutako gertakari guztiak justiziaren esku jarri ditu Jaurlaritzak, eta "ardura guztiak modu zehatz eta zorrotzean" eskatuko ditu.

Horrela erantzun dio lehendakariak, Eusko Legebiltzarrean egiten ari diren kontrolerako saioan, Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak auzi horren inguruan egindako galderari. Hondamenditik urtebete den honetan, Joaquin Beltran hondakinen artean dago oraindik.

Lehendakariak nabarmendu du epaitegietan ikerketa abian dela. "Gure asmoa da kudeaketa hobetzea, halakorik berriro gerta ez dadin", erantsi du.

Gogorarazi duenez, "Jaurlaritzak barkamena eskatu zuen eta egindako akatsak onartu zituen. Auzia epaitegietan dago, han argituko dira erantzukizun guztiak".

Hori argitu bitartean, Joaquin Beltranen gorpuzkien bila jarraituko dutela azpimarratu du, "atsedenik gabe". Horrez gain, zabortegiaren segurtasuna bermatzeko eta hondakinen politika berria garatzeko egitekoei eutsiko diete.

Mikel Oteroren aburuz, agerikoa da zabortegiaren gaineko kontrolak "kale egin" zutela, eta Jaurlaritzak ezin diola Verter Recycling enpresari erantzukizun guztia leporatu.

"Erantzukizunak kanpoan topatzen dituzue beti. Zabortegi bat amiltzeko kontrolerako sistema publiko guztiek egin behar dute kale, eta beraz, erantzukizunak onartu behar dituzue", aldarrikatu du. 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena