Gizartea -

Zaldibarko zabortegia

Verter Recycling: "Joaquin Beltranen gorpua berreskuratzea da lehentasuna"

Erreskate taldeek Joaquin Beltranen gorpua bilatzen jarraitzen dute, Alberto Sololuze lankidearekin batera zabortegia erortzerakoan hil zen langilea.

Imagen de la ladera dónde se situaba el vertedero tras su derrumbe. Foto: Irekia.
Imagen de la ladera dónde se situaba el vertedero tras su derrumbe.
Imagen de la ladera dónde se situaba el vertedero tras su derrumbe. Foto: Irekia.

N.B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Verter Recycling enpresak, Zaldibarko zabortegiaren kudeatzaileak, duela urtebete eraitsi eta bi langile lurperatuta geratu ziren, ostiral honetan, tragediaren lehen urteurrenaren bezperan, adierazi du lehentasuna Eusko Jaurlaritzako lantaldeekin duen "lankidetza" dela, "Joaquin Beltranen gorpua (oraindik aurkitu ez duten behargina) bilatu eta berreskuratzeko".

Ohar batean, enpresak "ahalegin guztiak" egiten jarraitzeko borondatea agertu du, eta ikerketa judizialaren xede den gai honen inguruan egiten diren ikerketa guztiak "beharrezko zorroztasunez" egiteko eskatu du, "ingurumenari buruzko araudiak ezartzen dituen prozeduretara egokituz".

Verter Recyclingek mina adierazi du giza galerengatik, eta "erabat" deitoratu ditu inguruari eragin ahal izan dizkioten ondorio kaltegarriak. Horrez gain, hasieratik "agintari eskudunekin lankidetza konpromisoa izan duela" esan du, lurperatutako langileak bilatzeko eta lurra egonkortzeko.

"Orduz geroztik, enpresak lanean jarraitzen du instalazioei eta zabortegiaren portaerari buruzko bere ezagutza emateko, eta, horretarako, istripua gertatu ondoren, aditu batzuk kontratatu zituen, ordutik aurrera egoera kudeatzeko sortutako batzordean lan egiten dutenak, agintarien teknikariekin batera", azaldu du.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE BAITA ERE: Zaldibarko zabortegiko lur-jausiaren kronologia

Enpresak azaldu duenez, Verter Recyclingek Eusko Jaurlaritzarekin lan egin du zabortegiko hondakinen segurtasun guneak handitzeko, Joaquin Beltran bilatzen ari diren eremutik ateratzen den materiala jaso ahal izateko.

Gainera, lur-jausiaren arrazoiei buruzko hainbat txosten egiteko eta eragindako kaltea ebaluatzeko eskatu dio aditu talde bati. Adierazi duenez, "oso lan konplexua" da, azterketa sakona behar du, eta emaitzek gertatutakoa argitzen lagunduko dute.

Enpresak adierazi duenez, lanean emandako urte guztietan "unean-unean" eman dio informazioa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari, araudiari jarraituz, eta gogorarazi du agintariek adierazi zutela biltegian zeuden hondakin guztiak baimenduta zeudela.

Halaber, azken urteetan Verter Recyclingek tokiko eta ingurumeneko agintariekin birziklatze eta balorizazio proiektuak garatzeko izapideak hasi zituela jakinarazi du, hondakinen kudeatzaileen jardueraren osagarri gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Epaiketak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zaldibar Ingurumena Enpresen albisteak Luiziak Durangaldea