Gizartea -

KORONABIRUSA

Gasteizko Helduen Heziketa Iraunkorrerako El Carmen ikastetxean eskolak eten dituzte

Gasteizko ikastetxeak bertan behera utzi behar izan du aurrez aurreko jarduera, covid-19aren eraginez. EAEn guztira 250 gela daude itxita.

EAEko ikastetxen egoera. Argazkia: Irekia
EAEko ikastetxen egoera.
EAEko ikastetxen egoera. Argazkia: Irekia

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenda dago Gasteizko Helduen Heziketa Iraunkorrerako El Carmen ikastetxean, covid-19 kasu ugari atzeman ostean. Gainera, 250 gela itxita daude astelehen honetan Euskal Autonomia Erkidegoan koronabirusagatik, joan den ostiralean baino zazpi gehiago.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak astelehen honetan argitara emandako datuen arabera, ikasgelaren bat itxita duten zentroak 140ra jaitsi dira, aurreko egunean baino 4 gutxiago.

EAEko hezkuntza sistemak 2020-2021 ikasturtean dituen 17.554 ikasgelen (bi urte eta unibertsitatez kanpoko hezkuntza artekoak) % 1,42 itxita daude.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaiko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Zientzia albisteak Osasun albisteak gaur Medikuen albisteak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizaintza albisteak Sendagaiak Txertoak egutegia Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea albisteak Koronabirusaren olatua gaur Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak albisteak