2021/02/09
06:59
Gizartea
INDARKERIA MATXISTA
21 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Atxilotua Iruñeko bizilaguna da, eta "biktimaren beldurraz baliatu zen erasoa egiteko".
Espainiako Poliziak 21 urteko gizon iruindar bat atxilotu zuen iragan asteburuan, Iruñean, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita.
Ustezko erasotzailea biktimarekin gelditu zen, lagun batzuekin elkartzeko aitzakiarekin. Aspaldiko ezagunak dira.
Hala ere, ustezko erasotzailea bakarrik agertu zen hitzordura. Bera bizi den atarira eraman zuen gizonak emakumea, eta bertako gela komunitario batean sexu-erasoa egin zion. Poliziaren esanetan, "biktimaren beldurraz baliatu zen erasoa egiteko".
Atxilotua Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegiko epailearen esku utzi dute.