Gizartea -
Koronabirus neurriak
Ertzaintzak eta Udaltzaingoek kontrolak ezarri dituzte Inauterietako asteburuan
Eusko Jaurlaritzak covid-19a ez hedatzea eta neurriak betetzea bermatu nahi izan du neurri horrekin.
EITB MEDIA
Ertzaintzak eta Udaltzaingoek lan prebentiboa egiten jarraitu eta kontrolak ezarri dituzte Inauterietako asteburuan, herritarrek ordu eta udalerrien arteko joan-etorrien murrizketak betetzen dituzten egiaztatzeko. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak covid-19a hedatzea saihestu nahi izan du neurri horrekin.
Helburu berarekin, Ertzaintzako agenteek Bilbon Deustu auzoko Ugaskobidean edaten ari ziren gazte talde batzuk desegin zituen ostegun gauean, 21:00ak aldera. Artxandako tuneletatik gertu dauden kirol pista batzuetan zeuden, botilak eta edalontziak hartuta. Guztira, 93 pertsona identifikatu eta zigorra jasotzeko proposatu zituzten, osasun-egoerari aurre egiteko gaur egun indarrean dauden neurriak ez betetzea egotzita.