Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emakume bat hil du Ourensen

Hilketaren arrazoiak ikertzen dabil Polizia. Oraingoz, biktimaren bizilagun bat atxilotu dute, hilketarekin zerikusia duelakoan.

Hilketa gertatu den lekua. Argazkia: EFE
Hilketa gertatu den lekua
Hilketa gertatu den lekua. Argazkia: EFE

EiTB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute goizaldean Ourensen 22 urteko emakume bat hil eta haren bikotekidea larri zauritzeagatik.

Efe albiste agentziak kontsultatutako iturrien arabera, 05:00ak aldera gertatu da hilketa Velle inguruko etxebizitza batean, eta ustezko erasotzailea atxilotu egin dute.

Hilketaren arrazoiak ikertzen dabil Polizia. Oraingoz, bikotearen bizilagun bat atxilotu dute.

Ourenseko Herri Segurtasuneko agenteek 05:00etan jasotako dei bati esker izan dute sastakatzearen berri.

Erasoa gertatu den lekura bertaratu direnean, 22 urteko emakumea hilik aurkitu dute, eta 25 urteko gizona, berriz, larri zaurituta. Berehala, ospitalera eraman dute, eta badirudi hobera egiten ari dela.

"Bizilaguna eta senitartekoa"

Erasotzailea etxean bertan atxilotu dute. "Biktimen bizilaguna eta senitartekoa da", nabarmendu du Polizia Nazionalak, atxilotu ostean.

Haren etxebizitza miatzen ibili direnean, emakumea hiltzeko erabili duen arma aurkitu dute. Oraindik, baina, gertatutakoa ikertzen dabiltza.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Galizia Matxismoa Erailketak