Gizartea -
KORONABIRUSA
337 covid-19 kasu atzeman dituzte EAEn eta % 5,4koa da positibitatea
6.295 proba egin zituzten atzo, bezperan baino ia 3.500 gutxiago. Eguneko ospitaleratze berriek behera egin dute, eta gaur egun 144 pertsona daude ZIUetan.
EITB MEDIA
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak covid-19aren 337 kasu berri atzeman ditu larunbat honetan, aurreko egunean baino 150 gutxiago (487), baina egindako proba diagnostikoak ere askoz ere gutxiago izan dira, 6.295 (bezperan 9.747). Gauzak horrela, positibotasun tasa lau hamarren igo da, % 5,4ra iritsi arte.
Lurraldeka, 53 positibo berri izan dira Araban (bezperan baino 17 gutxiago), 224 Bizkaian (77 gutxiago) eta 56 Gipuzkoan (57 gutxiago). Beste lau kasu Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren pertsonei dagozkie.
36 ospitaleratze berri izan ziren, bestalde, larunbatean (ostiralean baino 17 gutxiago), eta zainketa intentsiboetako unitateetan jarraitzen duten gaixoak 144ra jaitsi dira (2 gutxiago).
100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua (ostegunean 385,14 egunekoa zen), RO indizea eta udalerrien araberako informazioa ez dira astelehenera arte eguneratuko.
Nafarroako Foru Erkidegoan egoera egonkorra da
Hamabigarren egunez jarraian, 100 positibotik behera atzeman dituzte egun bakarrean Nafarroan, Foru Erkidegoko Gobernuak emandako datuen arabera.
Osasun Sailak 57 covid-19 kasu positibo berri atzeman zituen atzo, hau da, aurreko egunean baino bat gutxiago (58). 1.623 proba egin ziren, PCR eta antigenoen testen artean, eta positibotasun tasa % 3,5ekoa izan zen.
Datuak eskutan, Foru Erkidegoak 12 egunez daramatza, jarraian, egunero 100 kasutik behera izaten, eta 15 egun, jarraian, % 5etik beherako positibotasun tasa izaten.