Publizitatea
Itxi

2021/02/23

06:58

Gizartea

KORONABIRUSA

Koronabirusak 500.000 pertsona hil ditu Ameriketako Estatu Batuetan

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Joe Biden presidenteak eta Kamala Harris presidenteordeak minutu bateko isilunea egin dute hildakoen omenez. Krisi honetatik aterako direla agindu die Bidenek herritarrei.

  • Joe Bidenek eta Kamala Harrisek minutu bateko isilunea gorde dute, hildakoen omenez

    Joe Bidenek eta Kamala Harrisek minutu bateko isilunea gorde dute, hildakoen omenez. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Koronabirusaren ondorioz 500.000 pertsona hil dira Ameriketako Estatu Batuetan (AEB), Johns Hopkins Unibertsitateak astelehen honetan emandako datuen arabera. Hala ere, adituen iritzian, covid-19agatik hildakoen kopurua askoz ere handiagoa da; izan ere, Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako Zentroak (CDC) zabaldu duenez, heriotza-tasa aurreko urteetakoa baino askoz ere handiagoa da.

Etxe Zurian eta eraikin publiko guztietan bandera guztiak haga erdian egongo dira datozen bost egunetan, otsailaren 26ra arte.

500 kandelaz inguratuta, Joe Biden presidenteak eta Kamala Harris presidenteordeak minutu bateko isilunea egin dute Etxe Zurian, hildakoak gogoan.

Herrialdeari zuzendutako hitzaldian baikor agertu da presidentea, eta krisi honetatik aterako direla agindu die herritarrei.

Bestalde, Washingtongo katedraleko kanpaiek 500 aldiz jo dute hildakoen omenez.

Azken egunotan, kutsatze kopuruak eta ospitaleratzeek behera egin dute Ameriketako Estatu Batuetan. Astebetean batez beste 71.000 positibo berri zenbatu dituzte egunean. Halaber, ospitaleratuak 62.000 ziren ostegunean, The New York Times egunkariaren arabera. Bestalde, estatubatuarren % 12k jaso dute txertoaren lehen dosia, eta % 5k, ostera, bigarrena.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena