Gizartea -

KORONABIRUSA

Babestuk Murilloren dimisioa eskatu du hildakoen datuak manipulatzen dituela iritzita

Erabiltzaileen senitartekoen elkartearen ustez, gardentasun falta nabarmena da, izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiaren datuak eta Osasun Sailarenak ez datoz bat.

Babestuk Murilloren dimisioa eskatu du hildakoen datuak manipulatzeagatik. Foto: EITB ME
Babestuk Murilloren dimisioa eskatu du hildakoen datuak manipulatzen dituela iritzita
Babestuk Murilloren dimisioa eskatu du hildakoen datuak manipulatzeagatik. Foto: EITB ME

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egoitzetako erabiltzaileen senideen elkarteak, Babestuk, Sergio Murillo Bizkaiko Gizarte Ekintzako foru diputatuaren dimisioa eskatu du astearte honetan, covid-19aren ondorioz "hildakoen datuak ezkutatu eta manipulatzeagatik".Ia egoiliar guztiak kutsatu diren zentroetan agerraldiak ez ikertzea eta horietan esku ez hartzea salatu du elkarteak.

"Aldundiak ematen dituen datuak ez datoz bat Osasun Sailak ematen dituenekin. Ezin dugu ulertu, gaur egun, gardentasun hori ez egotea", esan du Juani Cespedes Babestuko presidenteak; izan ere, Gotzone Sagarduik zuzentzen duen saileko erregistroetan 788 hildako ageri dira, eta Foru Aldundiarenean, berriz 302 hildako lehen olatuan eta 215 bigarrenean.

Senitartekoen erreklamazioei ere ez dietela jaramonik egiten azpimarratu du Sorspedesek, eta "kexa esanguratsuren bat denean, beti enpresei arrazoia ematen dietela".

Bizkaiko 145 egoitzei egindako 365 ikuskapenak "oso eskasak" dira, Babestuko presidentearen ustez. "Batzuetan behin baino gehiagotan joan dira, baina ez dakit denetara iritsi ote diren edo, iritsi badira, nola", aitortu du.

"Ez dugu ulertzen kudeaketa ona eta protokolo onak egin direla esatea, argi dago ezetz", esan du Cespedesek, eta gogora ekarri nahi izan ditu Triondo egoitzako (Zamudio) 98 positiboak, Marcelo Gangoitin (Muskiz) 95ak, Txurdinagabarrin (Bilbo) izandako agerraldia, 165 kutsaturekin eta Abeletxen (Ermua) izandako 50 hildakoak.

Inkesta "ez dago ondo bideratuta"

Bizkaiko Foru Aldundiak joan den astean Murillok aurkeztu zuen inkestari ere erantzun diote Babebestukoek; bertan, egoitzek eskaintzen duten zerbitzua nabarmen baloratzen da (8,06), eta elkartearentzat inkesta "ez dago ondo bideratuta" eta "ez du behar besteko zorroztasunik".

"Ez dakigu zein galdera egin dituzten, nola galdetu duten, zein metodo erabili dituzten", azaldu du, eta langile gehiago kontratatzeko beharra alde batera utzi izana salatu du.

Babesturen ustez, txertatze prozesuari esker kutsatze kopuruak behera egiteak erabiltzaileen baldintzak aldatzea ekarriko du, izan ere, "beraiekin elkarreraginean hasiko dira, hobeto artatuko dituzte", eta horretarako "langileak behar dira", esan du Cespedesek.

"Badakigu langile gehiago egon izan balira, kutsatze gutxiago egongo liratekeela", errepikatu du, eta datorren hilabetetik aurrera adinekoen bisitak eta irteerak malgutzea baloratu du, haien gertukoentzat "poz handia" izango baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Araba EAE albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Zientzia berriak Osasun albisteak gaur Sendagileen albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizaintza gaur Medizinak albisteak Txertoak Donostia Ospitalea Arabako Unibertsitate Ospitalea Koronabirusaren olatua gaur Galdakao-Usansolo Ospitalea albisteak Anbulatorioak albisteak