Gizartea -

KOMUNIKAZIOA

Jose Manuel Perez Tornero izango da RTVEko presidente berria

PSOEk, PPk, Unidas Podemosek eta EAJk akordioa lortu dute RTVEko administrazio kontseilua berritzeko.

Jose Manuel Perez Tornero, Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Jose Manuel Perez Tornero, Diputatuen Kongresuan
Jose Manuel Perez Tornero, Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

RTVEko administrazio kontseilua berritzeko akordioa iragarri dute ostegun honetan PSOEk eta PPk, eta, horren arabera, Jose Manuel Perez Tornero izango da korporazioko presidente berria. Unidas Podemosek eta EAJk ere bat egin dute.

Jose Manuel Perez Tornero, besteak beste, "La aventura del saber" hezkuntza-formatuaren sortzailea da eta RTVEko kontseilua aukeratzeko lehiaketa publikoan bosgarren sailkatu zen. Perez Tornerok Rosa Maria Mateo ordezkatuko du, izan ere, 2018an administrazio kontseilua berritzeko negoziazioek porrot egin zutenetik bera izan da RTVEko administratzaile bakarra.

Presidente berria ez ezik, kontseilariak ere adostu dituzte: Ramon Colom Esmatges, Elena Sanchez Caballero, Concepcion Carmen Cascajosa Virino, Jose Manuel Martin Medem, Roberto Lakidain Zabalza, Maria Carmen Sastre Bellas, Jenaro Castro Muiña, María Consuelo Aparicio Avendaño eta Juan Jose Baños Loinaz.

Izendapenak gaur bozkatuko dituzte Diputatuen Kongresuan. Kongresuak sei kontseilari izendatuko ditu eta Senatuak aukeratuko ditu gainerako laurak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua EAJ-PNV Albisteak Alderdi Sozialista Albisteak Alderdi Popularra Alderdi politikoak albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Podemos bideoak Senatua Espainia