Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emakume bat hil du Torrejon de Ardozen (Madril)

Espainiako Poliziak 48 urteko bikotekide ohia atxilotu du hiltzailea delakoan.

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek emakume bat hil du gaur Torrejon de Ardozen (Madril), eta Espainiako Poliziak 48 urteko bikotekide ohia atxilotu du ustezko hiltzaile gisa, polizia-iturriek eta Madrilgo Larrialdi Zerbitzuak jakinarazi dutenez.

Iturri horien arabera, 091 telefono zenbakira egindako dei baten bidez ohartarazi dute Torrejon de Ardozko Konstituzioaren etorbideko etxebizitza bateko eskailera-buruan labankadaz zauritutako emakume bat zegoela.

Herritarren segurtasunerako agenteek eremua itxi dute, eta osasun langileek biktima artatu dute, baina bertan hil da. Espainiako Poliziaren Gizahilketen V. Taldeak hartu du ikerketa bere gain.

Ondoren, 48 urteko bikotekide ohia atxilotu dute, hiltzailea delakoan. Urtea hasi zenetik Madrilen hil duten hirugarren emakumea da honakoa.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Madril Tratu txarren biktimak Matxismoa Erailketak albisteak