Publizitatea
Itxi

2021/03/08

09:44

Gizartea

Koronabirusa

Hauek dira asteartetik Euskadin indarrean egongo diren neurriak

EITB MEDIA

Mugikortasuna EAE osora zabalduko da asteartean, baina gainerako murrizketei eutsi egin diete.

  • Grafikoa: EITB Media

    Grafikoa: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

LABIk martxoaren 5ean iragarritako neurriak:

- Erkidego barruan mugitzea baimentzen da, inolako mugarik gabe.

- Ezabatu egingo da 500 kasutik gorako intzidentzia-tasa metatuaren erreferentzia udalerriko murrizketak zehazteko. Kontuan izan da une honetan ez dagoela kasik udalerririk erregistro horren gainetik. Horrenbestez, eskola kiroleko entrenamenduak EAE osoan egongo dira baimenduta.

- Lan-eskaintza publikoak egiteko eta astialdiko jarduerak martxan jartzeko ebazpena gehitu da.

Dekretu berria astelehenean argitaratuko da, martxoaren 8an, eta asteartean sartuko da indarrean, martxoaren 9an, 00:00etan. Gaur egun indarrean dauden neurri guztien testu bategina izango da. Gogorarazi behar da honakoak direla neurrietako batzuk:

- Gehienez lau pertsonako taldeak.

- Gaueko mugikortasuna mugatzea, 22:00etatik 06:00etara.

- Merkataritza- eta kultura-jarduerak 21:00etan itxi edo amaitzea.

- Ostalaritza establezimenduek 20:00etan itxi beharko dute beranduenez, eta ezingo dute ireki 06:00ak baino lehenago. Terrazetan zerbitzua eskaini ahalko dute, eta barruan  edukiera % 50eko izan beharko da.

- % 40ko edukiera 150 m²-tik gorako merkataritza-establezimenduetan, eta % 60koa, 150 m²-ra arteko azalera dutenetan. Edukierak murriztuta daude, halaber, kultura- eta gizarte-ekitaldi guztietan.

- Gehieneko edukiera mugatuta dago kultu-zentroetan, % 35ean.

- Musika- eta ahots-entseguak eta emanaldiak bertan behera uztea.

Neurriak

  • MASKARA NAHITAEZ ERABILI BEHAR DA TRANTSITUA DUTEN HIRI GUNEETAN, BARRUKO ALDEETAN ETA LANTOKIAN. - Informazio gehiago
  • Ostalaritza eta jatetxeak – Terrazak % 100 irekita eta barruko aldea % 35. Mahaian eserita kontsumitu behar da. Gehienez seiko taldeak.
  • Terrazetan ez erretzea iradokitzen da.
  • ITXIERA ORDUA – 01:00.
  • Jarduera sozioekonomikoak – 01:00ak arte.
  • Gauekio aisia - Establezimenduak eta lokalak itxita.
  • Txoko, etxabe eta antzekoetan – 09:00-01:00 artean irekita. Gehinez % 35.
  • 65 urtetik gorakoek lehentasuna izango dute dendetan.
  • % 35eko edukiera dendetan.
  • Gorputz eta kirol jarduera – Aire zabalean pertsona kopurua mugatu gabe. 10ko taldeetan entrenatzeko aukera barruko instalazioetan.
  • Kale-edana – DEBEKATUTA.
  • Ekitaldiak- 1.600 pertsonatik beherako esparruetan, 400 eta 600 petsona artean publikoan. 600 eta 800 pertsona arteko esparruetan 800 eta 1.200 pertsona publikoan. 5.000 baino gehiagoko esparruetan publikoaren % 20.
  • Espazio publikoetan erretzea –2 metroko gutxieneko tartea.
  • Joko-lokalak - 0:00tan itxita. % 35eko edukiera.
  • Beilatoki eta ehorzketetan – Mugarik gabe aire zabalean eta % 60 pertsona toki itxietan.
  • Merkatu eta azoka txikiak aire zabalean – Postuen % 60.
  • Bisitak egoitzetan – Neurri bereziak onartu dira Gabonetako jaietarako.
  • Erlijio ekitaldiak – Gehieneko edukieraren % 60.
  • Kultur jarduerak – 01:00 baino lehen amaitu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;