Gizartea -

MARTXOAK 8

Emakundek mugimendu feminista zoriondu du atzo berdintasuna aldarrikatzeagatik

Landaidak azpimarratu du deialdia egin dutenek ahalegin handia egin dutela covid-19ren ondorioz bizi dugun osasun egoerak eskatzen dituen segurtasun eta prebentzio neurri guztiak bermatzeko.

Izaskun Landaida, atzo egin ziren manifestazioetako batean. Argazkia: Irekia
Izaskun Landaida, atzo egin ziren manifestazioetako batean.
Izaskun Landaida, atzo egin ziren manifestazioetako batean. Argazkia: Irekia

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak mugimendu feminista zoriondu du martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira atzo EAEko hainbat hiri eta herritan egin ziren aldarrikapen ekitaldiak antolatzeagatik.

Aurtengo edizioa covid-19aren pandemiak baldintzatu du eta antolatzaileek segurtasun-neurriak hartu behar izan zituzten atzokoan: manifestariak ilaratan banatuta, segurtasun-tartea gordeta eta maskarak jantzita joan ziren ibilbidean zehar.

Landaidak azpimarratu du deialdia egin dutenek ahalegin handia egin dutela covid-19ren ondorioz bizi dugun osasun egoerak eskatzen dituen segurtasun eta prebentzio neurri guztiak bermatzeko.

Emakundeko zuzendariak zoriondu egin ditu atzo emakumeen eskubideak eta berdintasuna aldarrikatzeko kalera irtetea erabaki zuten pertsona guztiak, baita aldarrikatzeko beste modu batzuk aukeratu zituztenak ere, beren konpromisoagatik eta osasun-neurriak errespetatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Emakunde argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Manifestazioak Feminismoa Emakumeen Nazioarteko Eguna gaur