Gizartea -

KORONABIRUSA

AstraZeneca txertoa 65 urte artekoei ematea erabaki dezake gaur Espainiako Gobernuak

Andaluziak, Kataluniak eta Madrilek egina diote eskaria Osasun Ministerioari. Europako beste zenbait herrialdetan dagoeneko 55etik gorakoei jartzen ari dira.

AstraZeneca farmazia etxearen txertoa. Artxiboko argazkia: EFE
AstraZeneca farmazia etxearen txertoa
AstraZeneca farmazia etxearen txertoa. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AstraZenecaren txertoa 55 eta 65 urte artekoei ere ematea onartu dezake gaur Espainiako Gobernuak. Orain arte, 55 urtetik beherakoei soilik jarri diete Estatuan.

Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak gaur eman diezaioke oniritzia Astra Zenecaren txertoa 65 urte arteko herritarrei jartzeari. Arratsaldean hartuko du erabakia, adituen iritzia jaso ostean.

Horrela iragarri zuen atzo Carolina Darias Osasun sailburuak Lurralde Arteko Osasun Batzordearen bileraren osteko prentsaurrekoan.

Atzo bertan Kataluniako Generalitateak Osasun Sailari eskatu zion AstraZenecaren txertoaren inguruan duen jarrera aldatzea, 55 urtetik gorakoei ere jarri ahal izateko.

Ildo beretik, AstraZeneca txertoa 55 eta 65 urte bitarteko funtsezko langileei jartzeko galdegin zuen Andaluziak.

Madrilgo Erkidegoak 55 urtetik gorakoak AstraZenecarekin txertatu ahal izatea aldarrikatu zuen.

Europan esaterako, Frantzia, Alemania, Suedia, Italia, Grezia, Belgika eta Andorra 55 urtetik gorakoei ere AstraZeneca txertoa jartzen ari dira, hainbat ikerketak bere eraginkortasuna bermatu ostean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Katalunia gaur Europa bideoak Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Zientzia albisteak Madril albisteak gaur Osasun albisteak gaur Medizinak albisteak Txertoak azken ordukoa COVIDaren agerraldiak gaur