Gizartea -

Koronabirusa

Positibo berriak 66ra igo dira Nafarroan

Bezperan baino 14 kutsatze gehiago dira, baina duela bi aste baino 16 gutxiago. Positibotasun tasa % 2,2tik %3,6ra igo da.

Osasun langile bat, txertoa prestatzen. Argazkia: Irekia
Osasun langile bat, txertoa prestatzen.
Osasun langile bat, txertoa prestatzen. Argazkia: Irekia

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirus kasuek gora egin dute azken orduetan Nafarroan, 66 zenbatu baitituzte, 1.832 proba (PCR eta antigenoak) egin ostean, eta positibotasun tasa % 3,6koa da, Nafarroako Gobernuaren behin-behineko datuen arabera.

Kopuru hori aurreko egunekoa (asteartekoa) baino handiagoa da; izan ere, 52 kutsatze izan ziren osasun sistema publikoan 2.295 proba egin ostean, eta, beraz, positibotasun tasa % 2,2koa izan zen.

Bezperan baino 14 kutsatze gehiago dira, eta duela astebeteko datuekin alderatuta ere, lau gehiago dira. Nolanahi ere, duela bi aste zenbatutakoak baino 16 gutxiago dira.

Positibo gehien pilatu dituzten udalerri edo guneei dagokienez, atzo, Iruñeko San Jorge auzoan izan ziren positibo gehien, zortzi, Atarrabian zazpi eta Valtierran sei.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Nafarroa gaur Gaixotasunak argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Osasun albisteak Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Osasunbidea gaur