Gizartea -

KORONABIRUSA

Nafarroak 40 kutsatze atzeman ditu, uztail erdialdetik kopururik txikiena

Bezperan baino 10 kasu gutxiago dira, eta duela astebete edo bi asteko kopuruen bueltan daude.

Baheketa masibo bat. Argazkia: EFE.
Baheketa masibo bat
Baheketa masibo bat. Argazkia: EFE.

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroak 40 positibo atzeman ditu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Uztail erdialdetik (hilaren 17tik) atzemandako kopururik txikiena da.

Atzo 946 proba diagnostiko egin zituzten (aurreko egunean baino 343 gutxiago), eta horietatik % 4,2 positibo izan ziren. Horrenbestez, positibotasun tasa egonkor dago, bezperan bi hamarren txikiagoa izan zen arren.

Bezperan baino 10 kasu gutxiago dira, eta duela astebete (47) edo bi asteko kopuruen (42) bueltan daude.

Positibo gehien pilatu dituzten udalerri edo guneei dagokienez, Etxarri Aranatz eta Atarrabia eta Ermitagaña auzoa daude denen buru, launa kasurekin. Zerrendan bigarren tokian Tutera Ekialdea kokatu da, hiru kutsatzerekin. Barañainek, Oronozek, Zizur Nagusiak, Lizarrak eta Iruñeko Azpilagaña auzoak bina kasu topatu dituzte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Koronabirusa Osasunbidea