Gizartea -

KORONABIRUSA

Kutsatzeek behera egin dute berriro Nafarroan, astearteko igoeraren ostean

Zehazki, 70 kasu atzeman dituzte azken orduetan. Positibotasun tasa % 3,9ra jaitsi da.

Osasun langile bat ZIU batean. Argazkia: EFE.
Osasun langile bat ZIU batean.
Osasun langile bat ZIU batean. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusa atzemateko probetan izandako positiboen kopuruak behera egin du berriro Nafarroan azken orduetan, 70 positibo zenbatu baitituzte, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera.

Atzo, 1.788 proba egin zituzten eta 70 positibo detektatu zituzten; bezperan 100 izan ziren. Halaber, positibotasun tasak ere behera egin du egun batetik bestera: % 4,5etik % 3,9ra, hain zuzen ere.

Kasu gehien pilatzen dituzten udalerri edo guneei dagokienez, Cascanten bost positibo izan ziren atzo; eta launa Altsasun, Lizarran, Milagron eta Atarrabian.

Koronabirusaren eraginez ospitalean dauden pazienteen kopuruan ez da aldaketarik izan: 73 dira. Atzo, hiru pertsona ingresatu zituzten, horietako bi zainketa intentsiboetako unitatean.

Azken orduetan ez da heriotzarik izan, baina pandemia hasi zenetik 1.118 pertsona hil dira covid-19aren ondorioz Nafarroan.

Zonaldeka, kasu positiboen % 55 Iruñerrian detektatu dituzte, % 25 Tutera inguruan eta % 10 Lizarraldean. Positibo berrien bataz besteko adina 42 urtekoa da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Zientzia Osasun albisteak Medikuak Lizarra albisteak Altsasu azken ordukoa Atarrabia albisteak Erizainak azken ordukoa Botikak albisteak Txertoak azken ordukoa Antsoain albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak albisteak Osasunbidea