Gizartea -

KORONABIRUSA

Euskadik goranzko joerari eutsi dio, 466 positibo berri atzeman baititu

Erietxeetako egoerak okerrera egin ez duen arren, gainerako datuek bilakaera txarra da: positibotasun tasa eta Bizkaiko eta Arabako kutsatzen kopuruak hazi egin dira.

Osasun langile batzuk, norbera babesteko ekipamenduekin jantzita. Argazkia: EFE.
Osasun langileak.
Osasun langile batzuk, norbera babesteko ekipamenduekin jantzita. Argazkia: EFE.

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goranzko joera apaldu ezinean dabil Euskadi, eta atzo 466 covid-19 kasu zenbatu zituen, bezperan baino 56 gehiago.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, ostegunean 8.594 proba diagnostiko egin zituzten, eta horietatik % 5,4 izan ziren positibo. Lurraldeka, igoera nabarmena izan da Bizkaian (242 kasu, aurreko egunean baino 51 gehiago) eta Araban (99, bezperan baino 17 gehiago). Gipuzkoa, 118 kutsatzerekin, beherakada izan duen bakarra da (-15). Era berean, EAEtik kanpo bizi diren zazpi lagunek positibo eman zuten atzokoan.

Datu on bakarra erietxeek eman dute. Atzokoan 32 pertsona ospitaleratu zituzten covid-19ak jota (bezperan baino bederatzi gutxiago) eta ZIUetan dauden gaixoak 93tik 92 jaitsi dira.

Jaieguna izaki, eta asteburuaren atarian, Jaurlaritzak astelehenean jakinaraziko ditu udalerrien datuak eta R0 indizearen ingurukoak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Hezkuntza sistemako albisteak Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak