Gizartea -

KORONABIRUSA

Birusa oldartuta dago Nafarroan, 171 kasu zenbatu baitituzte

Otsailaren 7tik zenbatutako daturik altuena da, eta atzo baino 53 kasu gehiago dira.

Osasun langile bat emakume bat txertatzen Nafarroan. Argazkia: EFE
Osasun langile bat emakume bat txertatzen Nafarroan.
Osasun langile bat emakume bat txertatzen Nafarroan. Argazkia: EFE

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren oldarraldiak bide beretik jarraitzen du Nafarroan, azken orduetan 171 positibo atzeman baitituzte, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.

Zehazki, atzo 3.095 proba diagnostiko egin zituzten (aurreko egunean baino 847 gehiago) eta horietatik % 5,5 izan ziren positibo. Positibotasun tasak apur bat egin du gora (% 5,2ean zegoen astelehenean).

Otsailaren 7tik ez da halako kopuru handirik izan. Atzo baino 53 kasu gehiago dira, eta duela astebete baino 72 gehiago. Gainera, duela bi asteko datuekin alderatuta, 119 kasuko igoera da.

Guztira 91 pertsona zeuden atzo covid-19agatik ingresatuta, bezperan baino bat gutxiago. Atzo sei pertsona ospitaleratu zituzten koronabirusarekin lotuta, horietako 2 ZIUn (18 daude guztira), eta ez zen inor hil gaitzak jota.

Milagro

Kasu gehien pilatzen dituzten udalerri edo guneei erreparatuta, Milagro ageri da denen buru, 17 positibo zenbatu baitituzte. Hain justu, azken egunotan izandako kasuen gorakada tarteko, baheketa egin zuten atzo herri horretan, 30-64 urteko biztanleak zeuden deituta, eta % 62 joan ziren proba egitera. Gainerakoan, Tutera Ekialdean zazpi kutsatze zenbatu dituzte, eta Sarrigurenen, Acedon eta Iruñeko Sanduzelai, Donibane eta Buztintxuri auzoetan, seina.

BIDEOA: 2.000 laguni egin diete PCR proba Milagron, Acedon eta Mendazan

2.000 laguni PCRa egingo diete gaur Milagron, Acedon eta Mendazan
2.000 laguni PCRa egingo diete gaur Milagron, Acedon eta Mendazan
2.000 laguni PCRa egingo diete gaur Milagron, Acedon eta Mendazan

1:20

Gainera, Osasun Departamentua PCRak egiteko leku bat prestatzen ari da Refenan, Aste Santuan etxera itzultzen diren ikasleei probak egiteko. Hitzordua eskatu beharko dute 648 200 400 telefono-zenbakian, 09:00etatik 21:00etara.

Azkenik, gogorarazi behar da gaur hasi direla berriro Nafarroan AstraZenecarekin txertatzen.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Lodosa Albisteak Nafarroako Gobernua Zientzia Osasun albisteak Medikuak Lizarra Altsasu Erizaintza Sendagaiak Txertoak Antsoain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak Osasunbidea