Gizartea -

Koronabirusa

Hildako bat koronabirusagatik eta 52 positibo Nafarroan

Positibotasun tasak apur bat behera egin du, proba gehiago egin dituzten arren. Atzeman dituzten 52 positiboen erdiak baino gehiago Iruñean zenbatu dituzte.

Osasun langile bat PCRak egiteko materialarekin. Argazkia: EFE
Osasun langile bat PCRak egiteko materialarekin.
Osasun langile bat PCRak egiteko materialarekin. Argazkia: EFE

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan beste pertsona bat hil da azken egunetan koronabirusaren ondorioz, eta atzo 52 positibo detektatu zituzten, 2.295 test egin eta gero. Positibotasun-tasa egonkor mantendu da: astelehenean % 2,5ekoa izan zen eta atzo % 2,2koa.

Hala, hirugarren egunez, 50eko langaren inguruan izan dira kasuak. Duela astebeteko datuekin alderatuta, bost gutxiago dira, eta duela bi astekoekin erkatuta, 26 gutxiago.

Asteon hildako laguna 31 urteko gizonezkoa da. Guztira, 1.111 pertsona hil dira Nafarroan pandemia hasi zenetik. Halaber, 51.902 dira kutsatutakoak.

Bestalde, 74 paziente dauden ospitalean, bezperan baino bost gutxiago. Atzo beste bi pertsona ospitaleratu zituzten. Zaintza berezietarako unitatean 16 pertsona daude, eta beste zazpi etxean ospitaleratuta.

Positibien % 70 Iruñean eta inguruko udalerrietan antzeman dituzte. Tutera inguruan % 12 detektatu dituzte, eta Lizarraldean % 6.

Osasunbideako 13.000 profesionalen artean, bost langile daude kutsatuta eta azken astean beste lau beharginek eman dute positibo.

Positibo berriak kontuan hartuta, kutsatutakoen bataz besteko adina 34 urtekoa da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa gaur Gaixotasunak argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Osasun albisteak Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Osasunbidea gaur