Gizartea -

Koronabirusa

19 udalerri itxita egongo dira astelehenetik aurrera EAEn

Gainera, ostalaritzako barrualdeetako ordutegia murriztuta izango dute. 400dik gorako intzidentzia-tasa metatua duten 5.000 biztanletik gorako 8 udalerri eta beste 11 udalerri txiki dira.

Ordizia. Argazkia: EFE
Ordizia.
EAEko 19 udalerritan mugikortasunean eta ostalaritzan murrizketak izango dituzte

4:2

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Aste Santurako hartutako neurri murriztaile berriak 19 udalerritan egongo dira indarrean, astelehenetik aurrera. Udalerri horien perimetroak itxita egongo dira eta ostalaritzako barrualdeetako ordutegia murriztuta izango dute.

Honakoak dira 400dik gorako intzidentzia tasa metatua duten 5.000 biztanletik gorako udalerriak:

Bizkaia

Elorrio (725,03)Ermua (749,11)Muskiz (427,86)Ondarroa (583,63)

Gipuzkoa

Beasain (841,59)Lazkao (1047,59)Ordizia (953,33)Urretxu (453,95)

Honakoak neurri murriztaile berriak izango dituzten 5.000 biztanletik beherako udalerriak dira:

Bizkaia

Berriz (493,35)

Gipuzkoa

Ataun (1659,99)Idiazabal (420,17)Olaberria (1090,51)Zaldibia (1869,72)Zegama (1775,15)

Araba

Elciego (2318,84)Bilar (1420,45)Iruña Oka (1002,79)Urkabustaiz (620,69)Zigoitia (585,82)

Neurriak udalerri horietan astelehenean sartuko dira indarrean, eta zerrenda apirilaren 6an, asteartean, eguneratuko dute.

Udalerriak itxita egongo dira, baina ondoko udalerrira joan ahal izango da erosketak egitera edo aire libreko kirola praktikatzera.

Era berean, mugikortasuna baimenduta egongo da martxoaren 26a baino lehen eta apirilaren 1etik 11rako ostatu hartzeko erreserba egin dutenentzat. Pertsona horiek, jatorrizko zein helmugako udalerria goiko zerrendan egon ala ez, bidaiatzeko aukera izango dute.

Gainera, ostalaritzako barrualdeetako ordutegia murriztu dute, 06:30etik 09:30era eta 13:00etik 16:30era.

Apustu-etxeei dagokienez, ostalaritza zerbitzua barrualdean soilik eman ahal izango dute, eta zehaztutako ordutegian bakarrik.

Kirol arloan, ezingo dira 4 pertsona baino gehiago elkartu barrualdeetan kirola egiteko, federatutako eta kirolari profesionalak izan ezik. Aldagelak eta dutxak itxita egongo dira, igerilekuetan salbu, horietan % 35eko edukiera onartzen baita, eta dutxak bakarka erabiltzea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Ermua albisteak EAE Gaixotasunak argazkiak Muskiz bideoak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Ondarroa Ordizia albisteak Beasain Albisteak Medikuntza albisteak Urretxu Elorrio Iruña Oka Berriz Lazkao azken ordukoa Koronabirusa olatu berria